1990eko Frantziako Tourra

1990eko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa77. Frantziako Tourra
Etapak22
Datakekainak 30 – 1990.eko uztailak 22
Luzera3.504 km
HerrialdeaFRA Frantzia
SUI Suitza
Irteera-lekuaFuturoscope
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak156
Bataz besteko abiadura38,623 km/o
Emaitzak
TxapeldunaUSA Greg LeMond (Z)
TxapeldunordeaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Vagabond)
HirugarrenaNED Erik Breukink (PDM-Concorde-Ultima)
Puntukako sailkapenaGDR Olaf Ludwig (Panasonic-Sportlife)
Eskalatzailerik onenaFRA Thierry Claveyrolat (RMO)
Gazte onenaFRA Gilles Delion (Helvetia-La Suisse)
Talderik onenaFRA Z
◀19891991▶
Dokumentazioa

1990eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 77. edizioa izan zen. 1990eko ekainak 30 eta uztailak 22 artean ospatu zen, 3504 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan banatuta, irabazleak 38,621 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Futuroscopen hasi eta Parisko Champs Elyséetan amaitu zen.

Greg LeMond, 1989ko edizioko garailea, faborito nagusia zen. Aurreko urteko bigarrena, Laurent Fignon, frantziar alternatiba nagusia zen. Gianni Bugno, 1990eko Italiako Giroa irabaztetik zetorrena, Pedro Delgado eta Erik Breukink ziren estatubatuarra garaitzen saiatuko ziren beste hautagai batzuk.

Tour honetako lehen etapa etapa bikoitz bat zen: lehenik, 138,5 kilometroko lineako erdietapa bat, eta ondoren taldekako erlojupeko bat. Lehen erdietapa horrek Tourraren garapena adieraziko zuen, lau txirrindularik osatutako ihesaldi bat gertatu baitzen (Frans Maasen, Claudio Chiapucci, Ronan Pensec eta Steve Bauer) helmugara pelotoiari hamar minutu baino gehiago ateraz iritsi zirenak. Bauer kanadarra izan zen maillot horia jantzi zuena egun amaieran.

Urte honetan, Tourrak erlojupeko kilometro mordoa izango zituen. Prologoa eta taldekako erlojupekoaren ondoren, lehen bakarkako erlojupekoa iritsi zen, zazpigarren etapan, ez aurretik Laurent Fignonek lasterketa utzi gabe, bizkarreko arazoak zituena. Miguel Indurain jada dizdiratzen hasi zen, faborito guztien aurretik geratuz eta soilik Raúl Alcalá mexikarrak gainditu zuelarik.

Bederatzigarren etapan, Eduardo Chozas espainiarrak etapa garaipena bilatu zuen, Massimo Ghirotto italiarrarekin lehiatu behar izan zuena, etapa azken honek irabazi zuelarik esprint batean.

Thierry Claveyrolat frantziarrak mendian zuen indarra erakutsi zuen hamargarren etapan garaipena lortuz ihesaldi luze baten ondoren. Hurrengo egunean, Alpe d'Huezen amaitzen zen etapan, aurreko eguneko garaipena errepikatzen saiatuko zen. Alabaina, oraingo honetan, Miguel Indurainek desgaste lan handia egin zuen Glandon mendatearen jaitsieran, azkenean frantziarra harrapatzea lortuz. Alpe d'Huezen magalean txirrindulari nafarra atzean geratu zen, bere taldeko liderra zen Pedro Delgadorentzat lan bikain bat egin ondoren. Mendi mitiko honen tontorrerako eskaladan, atzean geratu zen lehenetako bat izan zen, eta etapa garaipena, azkenean, Gianni Bugno italiarrarentzat izan zen. Ronan Pensec zen Tourreko lider berria, faborito nagusiei bederatzi minutu baino gehiago ateratzen zizkielarik.

Alabaina, hurrengo eguneko erlojupekoan, Claudio Chiapuccik maillot horia kenduko zion frantziarrari, LeMonden taldekidea zena.

ONCEko txirrindularia zen Eduardo Chozasek ondo merezitako etapa garaipena lortu zuen Saint-Étiennen, faborito nagusiek liderra zen Chiapucciri bost minutu jan zizkioten aldi berean. Hurrengo egunean, Marino Lejarreta bizkaitarrak irabazi zuen.

Tour honetako etapa erabakigarria 16.a izan zen,, Luz Ardidenen amaitzen zena, eta Col d'Aspin eta Tourmalet igotzen zituena. Claudio Chiapuccik, liderra zena bigarrenari bi minutu baino gehiago ateratzen zizkiolarik, oso urrutitik eraso zuen, eta Aspinen tontorrera abantailarekin iritsi zen. Alabaina, Tourmaleten jeitsieran harrapatu zuten. Greg LeMondek, erasotzeko erabakia hartua zuena, Luz Ardidenerako azken igoeran oso erritmo bizia jarri zuen. Berarekin mantentzea lortu zuen bakara Miguel Indurain izan zen, Tour bikain bat egiten ari zena eta Alpeetan jasan zuen desgastea madarikatzen zuena, honek ia hamabi minutu galtzea eragin baitzion. Azkenik, etapa garaipena Indurainentzat izan zen. Chiapuccik lidertza bost segundogatik mantentzea lortu zuen, oraindik azken erlojupekoa falta zenean nahikoa ez zelarik.

LeMondek ia lortua zuen Tourra, soilik 5 segundo ateratzen baitzizkion Chiapuccik eta erlojupekoa 45,5 kilometrokoa baitzen, espezialitate honetan Chiapucci baino askoz gehiago zelarik. Pedro Delgadok, aldi berean, hirugarren postua lortzeagatik lehiatzen zuen Erik Breukinken aurka, beste lehia oso ezberdin bat zena. Egun amaieran, aurreikuspenak bete ziren eta LeMondek lidertza lortu zuen eta Breukink hirugarren postura igo zen, Marino Lejarreta hirugarren eta Miguel Indurain laugarren izan zen etapa batean.

Johann Museeuw, aurretik beste bi etapa irabazi zituena, Parisko azken helmugan ere etapa garaipena lortu zuen, maillot berdea Olaf Ludwig alemaniarrak eraman zuen arren. Eduardo Chozas izan zen lehiakortasunaren sailkapenaren garailea, eta edizio honetako azken sailkatua Rodolfo Massi izan zen, garaileagandik hiru ordu baino gehiagora.

Greg LeMondek, hala, bere hirugarren eta azken Tourra irabazi zuen, Claudio Chiapucciren debut urtean eta Miguel Indurainen sendotzean, bi hauek hurrengo urteetan zeresan handia emango zutelarik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search